LOPEZ vs ERKIAGA. ZUMAIARRA IRABAZTERA DERRIGORTUTA

Ostiralean, 21:00tan

Gernika Grand Slam, 2. Jardunaldia

GOIKOETXEA-MANZI vs URKO-BASQUE

AARON-LOPEZ vs ERKIAGA-DEL RIO

 

Imanol Lopez Gernikako azken bi txapelketetako irabazleak (Grand Slam eta Winter Series) hil ala biziko partida dauka ostiral honetan Aritz Erkiagaren aurka. Lehen jardunaldian bi eta huts galdu zuten Aaronek eta berak, Olharan eta Lekerikaren aurka (15-12, 15-12). Lehiaketan bizirik jarraitu nahi badute, aukera bakarra dute Gasteizko aurrelariak eta Zumaiako atzelariak. Erkiaga eta Del Rioren aurka irabaztea.

 

Aaron eta Lopez jokatzen ikusi ditugu. Olharan eta Lekerikaren aurka irabazteko aukerekin iritsi ziren bi seten amaierara. Ez zuten lortu. Erkiaga eta Del Rio ere bikote arriskutsua dira, baina elkarrekin inoiz jokatu gabeak. Modu indibidualean badakigu zeintzuk diren bakoitzaren armak, baina bikote bezala funtzionatzea beste gauza bat da. 

 

Aritz eta Julen apur bat faboritoago izan daitezke agian, baina Lopezek partidaren agintea hartuko du, pilota motela aurkitzen badu. Lopezek partidua dominatzen badu eta Erkiaga jokotik atera, partidua zabalik egongo da. Aaronen egitekoa: sakea ondo atera eta bere atzelariaren aginduak betetzea.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE