Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketa 2023 aurkeztu da gaur Zarauzko Udalean. Bertan izan dira Xabier Txurruka alkatea, Inaxio Illarramendi kirol zinegotzia eta Oriamendiko Xabier González arduraduna.
Txapelketa uztailaren 28an, 29an eta 30ean jokatuko da Aritzbatalde frontoian eta jaialdiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.
Txapelketabarruan bi maila izango dira, A taldearen txapelketa batetik eta B txapelketa bestetik.
Lehenengo bi egunetako jaialdietan finalerdiak jokatuko dira eta uztailaren 30ean, igandean, finalak izango dira.
Uztailaren 28an, ostiralean, lehenengo partiduan B taldeko aurreneko finalerdia jokatuko dute Goikoetxea eta Apezetxeak, Zaldua anaien aurka. Bigarren partiduan, estelarrean, Urriza eta Juanenean, Segurola eta Azpirozen aurka jokatuko dute finalerdia..
Uztailaren 29an, larunbatean, Loitegi eta Martirenak, Urrutia II eta Zubiriren aurka jokartuko dute B taldeko finalerdia. Bigarren partiduan, Ansa eta Larrañagak, Aldabe eta Barrenetxea izango dituzte aurkari.
Finalak, aipatu bezala, uztailaren 30ean izango dira eta finalerdietako garaileak jokatuko dituzte.
Sarrerak leihatilan 5 euroko prezioa izango dute eta Zarauzko Turismo Bulegoan gonbidapenak eskuragarri izango dira hiru egunetarako