Jean Olharan Paueko aurrelariak badu bere lesioaren diagnostiko zehatza. Eskuin hankako tibia-perone lotailua du hautsita sei astez inmobilizatuta izango du. Bota berezi batekin eta muleten laguntzaz ibili beharko da. Ondoren ebakuntza aurreikusten diote eta denetara 3-5 hilabete artean egongo da jokatu barik.
France Bleu-ko Stéphane Garcia kazetariari egindako adierazpenetan, Winter Serieserako itzuli nahiko lukeela adierazi du Olharanek. Denborak esango du posible duen ala ez.
Hemen albistea osorik:
https://www.francebleu.fr/sports/tous-les-sports/cesta-punta-le-corps-a-decide-pour-moi-fin-de-saison-pour-le-palois-jean-olharan-4929523