Hiru aldaketa izango dira biharko pilota jaialdian, hasiera bateko programazioarekiko. Gazte-Jubenil mailan, aurrez aurreratutako Joanes Cestau andoaindarrak ordezkatuko du, ezker eskuan istripu bat medio min hartu zuen Bingen Beitia zeanuritarra.
Eta 23 urtez azpiko partiduan berriz, gerriko gorriz jokatuko duten bi pilotariak izango dira berriak, Ekhi Irribarria aramatarrak eta Unai Albeniz aiarrak ordezkatuko dituztelarik, behatzean min hartuak dauden Oier Hormaetxe lezamatarra eta Antton Apezetxea goizuetarra.