Cestauk tanto asko galdu zituen.
Bullon jokatzeko zegoen eta saiatu zen, baina ezin izan zuen ezer egin, aukerarik gabe.
Zabaletak pilota bizi mugitu zuen baina askotan efektibitate gutxirekin.
Gorriek errazago irabazi zuten baina Goiburuk ere pilota asko galdu zituen.
Partida gustagarria, ona eta maila oso altukoa.
Bi aurrelariek klase eta kalitate handiko tantoak egin zituzten.
Irribarriak errepertorio zabala erakutsi zuen, era askotako tanto oso onak eginez. Momentu erabakigarrietan akatsak egin zituen, bere atzelariak ere bai, eta horregatik joan ziren gehienetan atzetik markagailuan. Albenizek partida serioa egin zuen, lehenengo zatian pilota asko kenduz Apezetxeari eta une askotan dominatuz ere bai atzean.
Lazkoz ongi ibili zen, batez ere bigarren zatian. Partidak aurrera egin ahala sendoago eta atzean gehiago izan zen. 3 pilota galdu arren bere zenbakiak oso onak dira.
Apezetxea partidako onena izan zen. Aukera duenean erabaki egiten du eta ez du barkatzen. Lehenengo zatian eta partidaren erdialdean sartu ezinik ibili zen Irribarriarenmerituz. Hala ere, badaki bere aukeren zain egoten eta orduan ez du barkatzen.
Bi aurrelarien artean tanto on ugari ikusi genituen, erritmo bizikoak.
Partida kaxkarra. Ia denak galdutako tantoak izan ziren. Ezer aipagarririk ez.