EGURROLA-CANSECO eta Unai AMIANO-GABIRONDO, fnalaurretako koadroak osatuko dituzten azken bi bikoteak, markagailuak erakusten duen baino errazago nagusituaz lehenengoa, eta, “cara y cruz” batean, hogeita batgarren tantoan norgehiagoka berdindu eta gero bigarrena.
Hauexek emaitzak:
1. SARASIBAR-LEONET 15 EGURROLA-CANSECO 22
2. APAOLAZA-LIZEAGA 21 Unai AMIANO-GABIRONDO22
Lehenengo partiduaren markagailu ibilbidea: 0-2, 1-2, 1-9, 2-9, 2-10, 3-10, 3-14, 4-14, 4-16, 7-16, 7-20, 14-20, 14-21, 15-21 eta 15-22 Egurrola eta Cansecoren alde.
Tantoen banaketa:
• SARASIBAR: egindakoak 3 eta galdutakoak beste 3.
• LEONET: egindakorik ez eta galdutakoak 12.
• EGURROLA: egindakoak 7 eta galdutakoak 6.
• CANSECO: egindakoa bat eta galdutakoak 5.
Pilotarien jokoari buruz:
• Andoni SARASIBAR, Oberena Pilota Elkartetik jokatzen duen Nafarroako Lantzeko aurrelaria. Lan zailak atzo, aurreko koadroetan tantoa egiteko aukera gutxi alde batetik, eta aitamen batean norgehiagoka oso maldan gora jarri zitzaiolako bestetik, 1-9, 4-16 eta 7-20, eta denborarik ere ez jada gauzak bere onera ekartzeko. Saiatu zen, eta berak egindako hiru tantoei esker, eta aurkariek galdutako beste zenbait pilotekin, markagailua itxuratzea behintzat lortu zuen, bere onenetik urrun jokatu zuen atzelariaren laguntzagutxirekin.
• Mikel LEONET, oiartzuarra eta bertako Pilota Elkartetik jokatzen duen atzelaria. Planta ederreko mutila eta bi esku on dituena ere bai pilotari kolpea erantsi behar denerako, baina hau dena alferrik, atzo bezala hainbeste pilota galduz gero. Atzelariak, “buena” egiten jakin behar du aurrena, eta horrela ez denean, atzo gertatu zitzaiona, bere buruarekin konfiantza denak galdu eta inori gustatzen ez zaiona, une gogorrak pasatzen ibili behar kantxan.
• Mikel EGURROLA. Bizkaiako Etxebarriako semea, eta Markinako Pilota Elkartetik jokatzen duen aurrelaria. Mutiko kadetea oraindik, aurten hamasei urtetik aurrera pasako ez dena, baina pilotan jokatzen dakiena. Sake ona, hanka bizkorrak, eta bi esku on, defentsa lanetarako bezala tanto edozein eratara egiteko. Galtzekoak ez ziren zenbait pilota galdu zuen atzo nolanahi ere, eta hauxe kontutan hartu beharrekoa.
• Alvaro CANSECO. Logroñoko semea eta Titin III Pilota Elkartetik jokatzen duen atzelari gaztea hau ere, 17 urte egitearekin konformatu beharko duena aurten. Pilotari ikusgarria, ezkerrez bezala eskuinez pilota erraz atzeratzen duen horietakoa, behetik gora bezala alboko posturaz erantsiaz kolpea pilotari. Bikote lagunak bezala, galdu egin zuen gehitxo, eta horrexegatik ezin jarri bikaineko nota.
Bigarren partiduaren markagailu ibilbidea: 0-4, 2-4, 2-7, 4-7, 4-8, 12-8, 12-12, 14-12, 14-14, 17-14, 17-15, 19-15, 19-20, 21-20 eta 21-22 Unai Amiano eta Gabirondoren alde.
Tantoen banaketa:
• APAOLAZA: egindakoak 9 eta galdutakoak 2.
• LIZEAGA: egindakoak 2 eta galdutakoak 8.
• Unai AMIANO: egindakoak 11 eta galdutakoak 4
• GABIRONDO: egindakok 2 eta galdutakoak 5.
Pilotarien jokoari buruz:
• Xabier APAOLAZA. Hernaniko semea, eta herri bertako Pilota Elkartetik jokatzen duen aurrelaria. Ondo jokatu zuen eta gehiago jokatzeko gaitasunik baduela erakutsi ere bai. Pilotaria da, ezker ona du eta eskuina ere praktikoa, motxa baino moldatzeko modukoa defentsa lanetan. Honen lekuko bere zenbakiak, egindako 9 tanto eta galdutako 2. Baina bere arma nagusia ezkerra da, pilota mugitzen daki eta aurkariak deseroso jartzen ditu. Izen handiagoko atzelariarekin jokatu zuen atzo, eta berari buruzko errespetuz ere bai, baina partidua joan zen bezala ikusita, eta azkenean tanto bakarrarengatik galdu, ez dakigu ez ote zen etxera joango, joko erantzukizun gehiago ez hartu izanaren penaz, partiduko zenbait unetan.
• Ekain LIZEAGA. Astigarragako pilotariak ez zuen gaziki jokatu, baina hain ondo ere ez. Pilota gehitxo ere galdu zuen, baina alde negatibo hau konpentsatua geratuko zen, izandako pilota onekin min gehiago egin izan balu. Nahiz eta kolpe onik erantsita atzeko koadroetara pilotarik bidali, erdi bultzaka ere aritu zen zenbait unetan, eta Amianok eskuinera propio ateratako sake zitaletan, sartzeko beldurrez bezala ere bai, azkeneko erabakigarrian bezala.
• Unai AMIANO aurrelari irundarrak oso hasiera ona eman zion partiduari, pilota abiadura handiz erabiliaz, eta zuzenean tantoa eginaz bezala, pilota galtzera behartuz ere bai aurkariak. Baina norgehiagokatik atera bezala egin zen gero, 8 eta 4 irabazten zihoazela, erasoan galdutako pilota nabarmen batek hegoak moztu izan balizkio bezala, eta garai hauetakoa, sakea luzeegi atera eta aurkariei egindako beste opari bat. Dena den gariaz etorri zen bere onera, eta bikote lagunaren lan onari esker ere, partidua aurrera ateratzea lortu zuen.
• Arkaitz GABIRONDO. Partidu serioa eta ona, gaztelutar mutiko onak jokatu zuena atzo. Hasiera hasieratik gainera,eta ezkerrez bezala eskuinaz pilota asko gozatu zuen, frontiseko goiko losak bilatu eta aurkari aurrelariari tantoa egiteko aukerak murriztuz. Eskuinez atzera luzatutako pilotetan, ezker hormaren kontra jarritakoak asko izan ziren, eta hau, atzoko bere lan onaren klabeetako bat. Erritmo handiz jokatutako norgehiagokan zehar lan asko egitea tokatu zitzaion arren, azken zatian aurkari atzelaria baino gehiago izan zen, eta gauzak horrela, lan errazagoa bikote lagunarentzat tantoa egiteko.
Datorren ostiralean, abuztuak 18, jokatuko dira lehen finalaurrekoak:
1. Gazte-jubeniletan: IBARLUZEA-ELORZ / SANCHEZ-CALVO
2. 23 urtez azpikoetan: DE LA FUENTE-BELOKI / ETXEBERRIA-LOZA