Asteburuan Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako final gehiago ikusteko aukera izango da: eskuz binaka kadeteen 3. mailakoa eta emakumeen gomazko paletako nagusien 1. eta 2. mailakoak, hain zuzen ere. Hauexek antolatutako jaialdiak:
Azaroak 25, larunbata, 11:00, Getaria-Sahatsaga
1. Eskuz binaka, kadeteak 3. maila:
GURE TXERU (Aritz Aiestaran-Enaitz Esnal)
ILUNPE (Ibai Elustondo-Julen Larramendi)
Azaroak 26, igandea, 10:00, Tolosa-Beotibar
1. Gomazko paleta emakumeak, nagusiak 2. maila:
HERNANI 2 (Maddi Iriondo-Joana Tolaretxipi)
BEOTIBAR 1 (Uxue Aranburu-Itziar Lopetegi)
2. Gomazko paleta emakumeak, nagusiak 1. maila:
HERNANI 2 (Leire Galdos-Naroa Otxoa)
HERNANI 1 (Garazi Eizmendi-Enara Macicior)
Bestetik, jardunaldi honetan jubenil kategoriako larruzko paletako lehia hasiko da. 6 taldek eman du izena: Errepala (Donostia), Intxurre (Alegia), Txost 1 (Oiartzun), Txost 2, Zumaia 1 eta Zumaia 2.