Bakarkako finalistek jokatuko dute bihar, ligaxkako partidua: Ansa II.ak eta Juaneneak.
Joan den asteburuan eman zitzaion hasiera, erremonteko Kutxabank Masters Txapelketari, Galarretan. Aurreneko kanporaketa jokatu zen, Barrenetxea IVaren eta Azpirozen artean, eta Uitziko atzelaria gailendu zen hernaniarrari 23-30 irabazita.
Bihar, Kutxabank Masters Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute, bakarkako finalistek: Ansa IIak eta Juaneneak. Ligaxkako partiduak bihar, otsailaren 9an eta 17an jokatuko dituzte, denek denen aurka; eta final handia berriz, otsaileko azken larunbatean jokatuko dute.
Partidu ikusgarria izan daiteke. Ansak pausoa eman zuen pasa den urtean eta aurten Juaneneak azken pauso hori eman dezake.
Masters Txapelketako partiduaz gain, beste bi partiduz gozatzeko aukera izango dute ikusleek, 16:30etatik aurrera: aurrenak kantxara irteten izango dira Urrutia II-Martirena eta Loitegi-Apezetxea; eta txapelketakoaren ondoren, aldiz, Segurolak eta Larrañagak jokatuko dute, Aldabe eta Azpirozen aurka.
Cartelera del sábado 3 de febrero en Galarreta a partir de las 16.30 horas
1. Urrutia II-Martirena contra Loitegi-Apezetxea a 3 set
2. Ansa II contra Juanenea a 30 tantos MASTERS TXAPELKETA
3. Segurola-Larrañaga contra Aldabe-Azpiroz a 3 set