ASTEAZKENEAN, FINALEKO MATERIAL AUKERAKETA

Eguna: Otsailak 14, asteazkena

Ordua: 12:00tan

Lekua: Gernika Jai Alai

Eusko Label Winter Serieseko lau pilotariek BIHAR egingo dute iganderako pilota aukeraketa. Finala domeka eguerdiz jokatuko da (12.00tan) eta ETB 1-ek emango du zuzenean. 

Nola egiten da?

Zesta puntan, pilotak ez dira saskian sartu eta frontisera botata probatzen. Material aukeraketan, pilota bakoitza eskuarekin hartu eta jaikia edo botea eginez aztertzen da. Gernikan 106 eta 108 gramoko kixkia duten pilotak erabiltzen dira, baina pisu bera izanda ere, batzuk besteak baino motelagoak edo biziagoak izan daitezke.

Ez hori bakarrik. Beste ezaugarri batzuei ere erreparatu behar die pilotariak: pilotak «eskapada» gehiago edo gutxiago duen, zelako «tokea» daukan bakoitzak edota zein tamaina edo diametro duen. Pisu bera izanagatik, tamaina handiagoko pilota bat kantxan mugitzea gehiago kostatzen da, eta denbora gehiago behar izango du berotzeko edo bizitzeko ere.

Azken entseguak

Beraz, la protagonistak BIHAR hasiko dira Winter Serieseko finala jokatzen. Bikote bakoitza aurrez hitz eginda dago finalean jarraituko beharreko estrategiaren inguruan. Atzo egin zuten Gernikan entsegua «marroiek» eta «arrosek» eta pilota aukeraketaren egunean ere egingo dute beste bat.

Finaleko astean beharrezkoa da kantxa zapaldu eta entseguak egitea, baina hori bezain garrantzitsuak dira atsedena, lanketa psikologikoa eta zesta-puntaren mundutik deskonektatzen jakitea. Azken kontu hau ezinezkoa izango da Iñaki Osa Goikoetxearentzat, zumaiarra sartuta baitago jada bere azken agurreko zurrunbilo sozial zein mediatikoan.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE