Partidarik galdu gabe iritsi dira finalera Gurrutxaga-Aiestaran VI eta Jabalera-Goikoetxea VI bikote finalistak
Berria Erremonte Txapelketako finala jokatuko da bihar, Galarretan. Jaialdia 15:15etan hasiko da eta bigarren partida izango da finala. Bertan, Gurrutxaga eta Aiestaran VI.ak, Jabalera eta Goikoetxea VI.aren aurka jokatuko dute. Bi bikoteak partidarik galdu gabe iritsi dira finalera eta oso partida irekia espero da. Set bakarra galdu dute finalistek finalera iritsi aurretik.
Gurrutxaga eta Aiestaran bikoteak esperientzia gehiago du, nahiz eta denbora gutxi eraman profesional mailan. Jabalera eta Goikoetxearentzat lehenengo txapelketa izan da eta oraingoz emaitza ezin hobeak lortu dituzte. Maila altuko erremontistak direla erakutsi dute. Gurrutxagak pasa den urtean txapela jantzi zuen Zalduarekin batera, eta Aiestaran finalista izan zen, Goikoetxea V.arekin. Kide berarekin irabazi zuen abenduaren amaieran Promoziokoa.
Faboritorik ez dago, baina Jabaleraren indarrak partida erabaki dezake. Kolpe handiko erremontista da eta aldeak egiten ditu maila honetako partidetan.
Partida ETBn ikusiko da eta giro ederra espero da Galarretan.
Cartelera del sábado 20 de abril en Galarreta a partir de las 15.15 horas
1. Ansa II-Larrañaga contra Aldabe-Barrenetxea IV a 3 set
2. Gurrutxaga-Aiestaran VI contra Jabalera-Goikoetxea VI a 3 set BERRIA TXAPELKETA
3. Goikoetxea V-Zubiri contra Etxarri-Martirena a 3 set