Binakako finalekin bukatu da Euskal Pilota Egokituko XIV. Gipuzkoako Txapelketa. Festa eta ikuskizun apartaz gozatzeko aukera izan zuten, larunbat goizean, Donostiako Atano III.a pilotalekura bildu zirenek. Txapelketa honetan bidelagun izandakoei eskerrak ematea eta parte hartu duten pilotari guztiak zoriontzea besterik ez zaigu gelditzen.
Emaitzak, hauexek:
Maiatzak 18, larunbata, 10:30, Donostia-Atano III
1. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo gorria:
Iñaki Divasson-Leire Esnal 25 vs Sheila Cueto-Xabier Villar 18
2. Gomazko paleta, gurpil aulkia:
Joseba Lasa-Beñat Lizaso 25 vs German Elkoro-Asier Navaridas 20
3. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo urdina:
Luis Zulaika-Eneko Sagarmendi 25 vs Jurdan Arakistain-Erik Gaton 14
Talde-argazki bat ere bidaltzen dizuegu.