Hiru partida erabakigarri iragarri dira 17:30etan hasiko den jaialdian
Sagardoaren Txapelketaren lehenengo fasea bihar amaituko da Galarretan, 17:30etan hasiko den jaialdian. Hiru partida jokatuko dira Erremontari Saioaren barruan. Ligako sailkapena erabakiko da eta final erdiak nortzuk jokatuko duten jakingo da azken jardunaldia.
Lehenengo partiduan Ansa II.ak eta Zubirik, Urriza eta Martirena izango dituzte aurrez aurre. Ligaxkako lehenengo postua egongo da jokoan. Urriza eta Martirenak gertu dute aurreneko postua, baina horretarako bihar irabazi beharra dute. Ansak eta Zubirik finalerdietarako sailkapena ziurtatzeko nahikoa dituzte 16 tanto egitea.
Bigarren partiduan Segurola eta Larrañaga bikoteak, Ezkurra II-Azpiroz bikotearen aurka jokatuko du. Segurola eta Larrañaga derrigortuak daude irabaztera sailkatu nahi badute. Irabaziz gero ere ez dute ziurtatuta izango sailkapena. Jabalera eta Barrenetxeak irabazten badute, hirugarren partiduan, kalean geratuko dira, irabazi arren. Ezkurrak eta Azpirozek irabaziz gero bigarren postua ziurtatuta izango dute eta lehenengoa ere lortu dezakete.
Azkenengo partiduan Jabalerak eta Barrenetxeak dute sailkapena jokoan. Aldabe eta Juanenea kanporatuak daude. Gorriek irabaziz gero finalerdietan izango dira.
Cartelera del jueves 13 de junio en Galarreta a partir de las 17:30 horas
1. Ansa II-Zubiri (Bereziartua) contra Urriza-Martirena (Aburuza) a 3 set
2. Segurola-Larrañaga (Petritegi) contra Ezkurra II-Azpiroz (Alorrenea) a 3 set
3. Jabalera-Barrenetxea IV (Oialume Zar) contra Aldabe-Juanenea (Gurutzeta) a 3 set
Clasificación
1. Urriza-Martirena (Aburuza) 13 puntos 4 partidos
2. Ezkurra II-Azpiroz (Alorrenea) 11 puntos 4 partidos
3. Ansa II-Zubiri (Bereziartua) 10 puntos 4 partidos
4. Loitegi-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 8 puntos 4 partidos
5. Segurola-Larrañaga (Petritegi) 6 puntos 4 partidos
6. Aldabe-Juanenea (Gurutzeta) 0 puntos 4 partidos