Urriza-Martirena, Ansa II-Zubiriren aurka eta Ezkurra II-Azpiroz, Jabalera-Barrenetxearen aurka, finalerdietan

Sagardoaren Txapelketako lehenengo fasean Segurola-Larrañaga (Petritegi) eta Aldabe-Juanenea (Gurutzeta) geratu dira kalean

Amaitu da Sagardoaren Txapelketako lehenengo fasea eta finalerdiak konposaketa erabaki da. Urriza eta Martirena (Aburuza) bikotea sailkatu da lehenengo postuan eta finalaurrekoan Atzoko aurkari berdinak izango dituzte, Ansa II-Zubiri (Bereziartua). Bigarren finalerdia berriz Ezkurra II.a-Azpirozek (Alorrenea) jokatuko dute Jabalera eta Barrenetxea IV.aren (Oialume Zar) kontra.

Ligaxkako azken jardunaldian, lehenengo partidan, Urriza eta Martirena bikoteak Ansa II-Zubiri gainditu zituzten 0-2 (7-15, 14-15). Nagusi izan ziren urdinak. Urrizak 19 tanto egin zituen (8 lehenengo setean eta 11 bigarrengoan) eta Martirenarekin batera bikote sendoagoa osatu zuten. Lehenengo seta eroso irabazi zuten Urrizak eta Martirenak. Aurrelari iruindarrak ez zuen akatsik egin. Bigarren seta parekatuagoa izan zen eta tantorik ederrena azkenengoa izan zen, hamalaunakoan rebesez pilotakada eder batek Ansa eta Zubiri gainditu zituen. 

Bigarren partiduan set erabakiorrera joan ziren. Segurolak eta Larrañagak irabazi behar zuten aukerekin jarraitzeko, baina lehenengo seta 15-14 irabazi ondoren, 8-15 eta 3-8 galdu zituzten hurrengo biak. Lehenengo seta oso nahasia izan zen. Gorriak 10-7 irabazten joan ondoren 10-14 jarri ziren galtzen, baina azken bost tantoak egin eta 15-14 lortu zuten aurreratzea. Bigarren setean Azpirozek asko hobetu zuen bere jokoa eta Ezkurraren zazpi tantorekin 8-15 berdindu zuten partidua. Azken jokoan ildo beretik jarraitu zuen partiduak eta Ezkurraren 4 tanto eta Azpirozen bi tantoek 3-8koa jarri zuten markagailuan. 

Hirugarren partiduan Jabalera-Barrenetxeak 15-12 eta 15-13 irabazi zuten. Aldabek eta Juaneneak txapelketako partidurik onena jokatu zuten, baina punturik lortu gabe amaitu dute txapelketa. Polita eta lehiatua izan zen partidua nahiz eta 2-0 amaitu. Lehenengo setean Barrenetxeak zazpi tanto egin zituen akatsik gabe. Juanenea ere oso ongi aritu zen, bederatzi tantorekin guztira. Set amaieretan gehiago asmatu zuten gorriek. Hamabina eta hamahiruna eta gero azken hiru eta bi tantoak gorri izan ziren bai lehenengo eta bai bigarren jokoetan.

Resultados del jueves 13 de junio en Galarreta 

1. Ansa II-Zubiri (Bereziartua) 0 Urriza-Martirena (Aburuza) 2

2. Segurola-Larrañaga (Petritegi) 1 Ezkurra II-Azpiroz (Alorrenea) 2

3. Jabalera-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 2 Aldabe-Juanenea (Gurutzeta) 0

Clasificación

1. Urriza-Martirena (Aburuza) 17 puntos 

2. Ezkurra II-Azpiroz (Alorrenea) 14 puntos 

3. Jabalera-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 12 puntos 

4. Ansa II-Zubiri (Bereziartua) 10 puntos 

5. Segurola-Larrañaga (Petritegi) 7 puntos 

6. Aldabe-Juanenea (Gurutzeta) 0 puntos 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE