HIL ALA BIZIKO JARDUNALDIA MARKINAKO UNI-AN

Larunbata, 19:00tan

3. jardunaldia, Markina-Xemeingo Grand Slama

Jai Alai Leagueko 9. proba

GOITIA-GORKA vs OLHARAN-IBARLUZEA

LADUCHE-BASQUE vs ERKIAGA-ZABALA

Hil ala biziko jardunaldia Unian. Bi partidu jokatuko dira eta batean zein bestean, dena dago jokoan. Lehenengo neurketan Goitia-Gorka Sorozabal eta Olharan-Ibarluzea arituko dira aurrez aurre. Partida irabazten duena, finalerdietara sailkatuko da eta galtzen dutenak kalera joan dira. B multzo horretan, Johan eta Del Rio dira multzoburu eta beraz, bigarren postua eskuratzea dago jokoan.

Jaialdiko bigarren partidan, gauzak estuago daude Erkiaga eta Zabalarentzat. Txapelketa hasieran faborito ziren baina lehen jardunaldian galduta, orain behartuta daude Laduche eta Basqueren aurka 2 set eta huts irabaztera. Lapurtarrek nahikoa dute joko bat irabaztea, finalerdietara sailkatu eta bizkaitarrak kanporatzeko. A multzoan, Barandika eta Lopez sailkatuta daude eta larunbateko partidaren arabera, lehen edo bigarren postuan geratuko dira. Postu horrek erabakiko du, ondoren, finalerdietan norekin gurutzatuko diren.

Jornada de alto voltaje en la Uni de Markina-Xemein. Dos partidos programados y los dos serán a vida o muerte para las cuatro parejas protagonistas. En el primero, el que gane el partido pasará a semifinales. Bien Goitia y Gorka Sorozabal, o bien Olharan e Ibarluzea. En el seguno, Erkiaga y Zabala necesitan ganar por dos sets a cero para superar la fase di liguilla. Si Laduche y Basque consiguen ganar un set, los vizcaínos caerán eliminados. Las parejas Johan-Del Rio y Barandika-López ya están clasificados. Los primeros como líderes del Grupo. Los segundos dependen del resultado de Laduche-Basque contra Erkiaga-Zabala. Si los vizcaínos ganan, Barandika y López pasarán como primeros de grupo. Si ganan los labortanos, estos serán primeros y Barandika-López segundos.

Laduchek eta Basquek erakustaldia eman zuten pasaden astean. Partidu gogorra, piloteatua eta ondo jokatutakoa izan zen, bai beraiek eta baita Barandikak eta Lopezek jokatu zutena, nahiz eta azken hauek galdu. Erkiagari ez zaio horrelakorik komeni. Lapurtarrei piloteoan irabaztea ez da erreza. Beraz, pentsatzekoa da partida «aldrebesten» ahaleginduko dela. Laduchen sakera aire sartu, ahal den lekutik errematatu eta aurkariak deseroso jarri. LAduchek eta Basquek argi dute, Erkiaga sahiestu eta Zabala bilatu behar dutela. Gauza bat da pentsatzea eta beste bat, ondoren, kantxan, plan hori exekutatzea. Denak joaten dira asmo berarekin baina gehienetan, Erkiagak berak hartzen du partidaren gidaritza. 

Txapelketako lehen bi jardunaldietan giro ikusgarria bizi izan da Pilotaren Unibertsitatean. 1.000 zalerentzako lekua dauka, Konparazio bat egite aldera, Iruñeko Labriten antzera.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE