HIRU ZUMAIAR OSTIRALEKO ZESTA-PUNTA JAIALDIAN

I

railak 13, ostirala

Aitzuri pilotalekua, 19:00tan

Zumaia Open Series

ELAIA-ARAI vs ERIKA-FRIDA

ERKIAGA-URANGA vs URREISTI-LOPEZ

* Erkiaga eta Lopezen arteko desafioa izango da, Uranga eta Urreisti lagun hartuta.

 * Urte osoan Lopez Zumaian ikusteko aukera bakarra izango da.

* Emakumeen norgehiagokan, Erika eta Arai, Munduko Kopa txapeldunek jokatuko dute, Frida zumaiarrarekin batera.

* Lopezen bikotekidea, Urreisti, 22 urtez azpiko Munduko txapelduna da. 

Hiru pilotari zumaiar izango dira ostiral honetan Aitzuriko kantxan. Frida Watkins, Unai Uranga eta Imanol Lopez. Azken honen kasuan, urte osoan herrian jokatuko duen lehen eta azken partida izango da. Imanol etxean ikusteko aukera bakarra alegia.


* Erkiaga eta Lopez, desafioan

Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez dira, momentuan dauden aurrelari eta atzelari onenak. Erkiagak denboraldi izugarria egin du, jokatutako ia txapelketa guztiak irabaziz. Zumaian bertan, Uranga lagun hartu eta apirileko Master Seriesa irabazi zuten baina txapelketa hartan Imanol Lopez falta zen.
Orain, Erkiagak eta Urangak Aitzurin lortutako txapela defendatu beharko dute baina Lopez parean dela. Imanolen bikotekidea Eñaut Urreisti gaztea izango da. Mutrikuar honek txapelketa ona egin zuen apirilean Zumaian, nahiz eta finala galdu. Udako denboraldian ere, txapelketa ona egin du Gernikan eta garaipena lortu du 22 urtez azpiko Munduko Kopan.


* Emakumeen errebantxaEmakumeen norgahiagokak errebantxa kutsua izango du. Erika eta Frida nagusi izan ziren Master Seriesarekin batera jokatu zen desafioan. Orduko hartan Elaia Gogenola eta Maialen Aldazabal izan zituzten aurkari. Ostiralean, Elaiak errepikatuko du baina atzean Arai Lejardi izango du lagun.
Kontuan izan behar da, Erika eta Arai markinarrak Munduko Kopako irabazleak direla, abuztuan Iruñan jokatutako txapelketan. 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE