Ezkurraren eta Azpirozen kontra jokatuko dute, 16:30etan hasita Galarretan.
Ozta-ozta libratu zuten Imanol Ansak eta Aritz Juaneneak, aurreko astean, hil ala biziko lehenengo partidua: 8-7 irabazi zieten desenpatean Urrizari eta Larrañagari. Baina egoera onean izatetik oso urrun daude urnietarra eta saldiastarra oraindik, Binakako Txapelketan; eta oso zita garrantzitsua daukate biharr: hil ala biziko bigarren partidua jokatuko dute, Josetxo Ezkurraren eta Xabier Azpirozen kontra, 16:30etan hasita Galarretan.
Une honetan bi punturekin daude Ansa eta Juanenea, ligaxkako azkeneko postuan; eta Ezkurra eta Azpiroz dira aurrekoak, zazpi punturekin, partidu bat gutxiago jokatuta. Gaur irabazita, haiengana gerturatuko lirateke Ansa eta Juanenea; baina, galduz gero, ia matematikoki geratuko dira txapelketatik kanpo. Karanbola ikaragarria beharko lukete aurrera egiteko, kasu horretan.
Bigarren mailako txapelketan Aldabek eta Aiestaranek, Gurrutxagaren eta Martirenaren kontra jokatuko dute.
Clasificación
1. Segurola-Barrenetxea IV 9 puntos 3 partidos
2. Urriza-Larrañaga 9 puntos 4 partidos
3. Ezkurra II-Azpiroz 7 puntos 3 partidos
4. Ansa II-Juanenea 2 puntos 4 partidos
Cartelera del sábado 23 de noviembre en Galarreta a partir de las 16.30 horas
1. Jabalera-Goikoetxea VI contra Susperregi-Apezetxea a 3 set
2. Ansa II-Juanenea contra Ezkurra II-Azpiroz a 3 set BINAKAKOA
3. Aldabe-Aiestaran VI contra Gurrutxaga-Martirena a 3 set BIGARREN MAILAKOA