Abenduak 23, 19:30tan (ETB 1, 21:45tan)
Eusko Label Winter Series, 9. jardunaldia (A multzoa)
BARANDIKA-LOPEZ vs GOITIA-DEL RIO
Ezer ez dagoela jokoan diote. Txapelketari begiratuta, adierazpen hori egia da. Bi bikoteak daude kalean, eta multzo horretako bestek biak finalderdietarako sailkatuta: Urreisti-Gorka eta Laduche-Manci. Zapore txarreko Winter Seriesa izan da hau Barandika-Lopez eta Goitia-Del Rio bikoteentzat. Lehenengoen inguruan aurreikuspen handiak zeuden. Ligako egungo txapeldunak dira baina gauzak ez zaizkie batere ondo atera. Orain arteko bi partidak galdu dituzte, set bakar bat ere irabazi gabe. Goitia eta Del Rioren kasua ezberdina da. Hauek ez zeuden txapelketa irabazteko faboritoen artean baina zaleek, joko maila hobea erakustea espero zuten. Beste bikote batzuek sorpresa eman dute. Aurrera egin dute. Goitiak eta Del Rio ere izan dute sorpresa emateko aukera. Bikote indartsua eta elektrikoa baina emaitzak eta jokoa ez dira esperotakoa izan.
Horregatik da garrantzitsua gaurko partida. Barandikak eta Lopezek garaipena behar dute. Zein diren erakutsi behar dute. Irabazi eta ondo jokatu, biak batera ahal bada. Goitia eta Del Riorentzat garaipena garrantzitsua litzateke baina hori baino inportanteagoa izango da, jokoa ere badutela erakustea. Horretarako, lehenengo lana, behartu gabeko huts kopurua nabarmen jeistea izango da. Eta bigarrrena, bikote moduan funtzionatzea. Txapelketa honetan beste batzuek erakutsi duten komunikazio eta koordinazioa. Emaitzak lortzeko lehenengo lana, bikote moduan jokatzea baita.
Eta ez ahaztu puntuak. Jai Alai League-an, partiduak galdu edo irabazi, puntuak pilatzen joaten dira. Ligaxkan partida bat irabazten duenak, 360 puntu jasotzen ditu eta galtzaileak 180. Denboraldi amaieran goian egon nahi duenak, puntu horiek beharko ditu.
BI bikoteek irabaztea ezinezkoa denez, lau pilotariei animoak eman eta gustora joka dezatela, horixe da desio diegun bakarra. Jendeak ere, gehiago gozatuko du hala gertatzen bada.