Ansa II apuesta por un material más vivo y Azpiroz elige pelotas de menos salida

Ansa II y Azpiroz han separado las seis pelotas con las que jugarán la final del Masters Kutxabank el próximo sábado 8 de febrero en Galarreta.

Ansa II saltó el primero a la cancha y tardó alrededor de 15 minutos en separar tres pelotas que pesaron 125, 126 y 128 gramos. Dos de ellos con un bolo de 85 gramos y uno de 82 gramos. Son pelotas con salida y vivas. Después fue el turno de Azpiroz que tardó algo menos. Los dos tenían claro que material les conviene y separó pelotas más secas y de menos salida. Pesaron 126 gramos y dos de 124 gramos. Los tres de un bolo, el de 82 gramos. Quedaron satisfechos de lo separado y tras la elección hablaron del material y de la final con los medios presentes en la elección de Galarreta.

Imanol Ansa

«Loitegi botilleroak eta biok denetik aukeratzen dugu, baina garbi ikusten genuen Xabier pilota bajuak bila joango zela. Duda izan dugu bi biziagoak eta bat motelagoa aukeratzea, baina pentsatuta Xabik zer hartuko zuen hirurak biziak aukeratzea erabaki dugu. Oso ezberdinak dira guk eta beraiek hartu dituzten pilotak. Egia esan denetarik zegoen saskian, okerrak ere bai, eta guk gurearekin oso kontentu geratu gara. Ibiltzen dira, baina egokiak dira. Bereak bajuagoak dira, espero zena. Partidaren inguruan borroka oso gogorra espero dut. Xabi badakigu oso borrokalaria dela, ez du pilota bat gadlutzat ematen. Beti izan da neretzat aurkari gogorra eta sufritzeko prestatuta nago. Ea lortzen dugun partidua gure aldera eramatea. Ligaxkn nahiz eta erraz irabazi hura pasa zen. Partida bakoitza zerotik hasten dugu eta esan bezala irabazi nahi duenak hasieratik egin behar du. Ondo ikusten naiz. Prestatu dut Masters hau eta egia esan oso gustora areitu naiz. Asko disfrutatu dut eta gustora nago orain arte egin dudanaz. Ea finalean borrokalari izaten naizen».

Xabier Azpiroz

«Hasieratik esan du pilota biziak aukeratuko zituela eta horrela izan da. Nik aurkakoa egin dut, bajuagoak eta ea piloteoan sartzen garen. Imanolek daukan abiadurarekin partidua hautsi dezake. Horrek ez du esan nahi nik bere pilotak aterako ez ditudala eta berak nereak. Egia da, aurreko urtean partidu erditik aurrera hautsi egin zidan sakearekin eta hori ekidin nahi dut. Partidu erditik aurrera berak besoa fresko izaten du eta ez du nahi Imanolek saketik tanto asko egitea. Aurkezpenean esan zuen indartsu zegoela. Azken bi Buruz Burukoak eta bi Mastersak irabazi ditu, sekulako maila erakutsi du eta orain inoiz baino prestatuago ikusten dut fisikoki. Inoiz baino mentalizatuago eta zentratuago dago erremontean. Ordu libre asko entrenatzeko erabiltzen ditu eta egia esan gozada bat da Imanol entrenatzen ikustea. Erreferente bat da. Hala ere aurretik ere irabazi diot eta beti esaten dut, koxka bat aurretik dago, baina 2018an eta 2019an pike ederrak izan genituen mano manoan. Egia da joku aldetik gora egin duela, baina nik ere irabazi dezaket. Banaka edozer pasa daiteke. Horri helduko diot. Polita izango da Imanol bezalako lagun baten aurka berriz ere jokatzea, baina bera da faborito. Ikusten dut final polita. Gazte helduak gara, gogoratzen naiz 2018an 30-29 irabazi nuen partida oso polita izan zela eta jendeak nola esan zuen aspaldiko buruz burukorik ederrena izan zela. Hori errepikatzea polita izango litzateke. Horretarako sakearekin asmatu behar dut eta hori lantzen aritu naiz».

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE