Irazu-Zubiri, Susperregi-Apezetxea eta Goikoetxeatarrak, Gurrutxaga-Eskuderoren aurka izango dira partidak
Bihar hasiko da Berria Txapelketa, ligaxkako aurreneko bi partiduak jokatuta, arratsaldeko 16:30etatik aurrera Galarretan. Estreinakoan, aurrez aurre izango dira Aritz Zubiri eta Oier Apezetxea goizuetarrak. Jon Irazu izango du aurrelari Zubirik, eta Ugaitz Susperregi aurrelariarekin batera jokatuko du Apezetxeak.
Jaialdiko hirugarren partidua izango da txapelketako bestea: Goikoetxea V eta Goikoetxea VI, Gurrutxagaren eta Eskuderoren kontra.
Bi multzotan daude banatuak sei bikote eta lehendabiziko bi partiduak talde bakoitzari dagozkionak izango dira. Lehendabizikoa A taldekoa eta B taldekoa jaialdiko hirugarrena.
Ligaxkan bikote bakoitzak bi partida jokatuko ditu eta beraz, partida guztiak dira oso garrantzitsuak. Bihar irabazten duenak aurrera pauso handia emango du finalaurrekoetara.
Bi partiduetan gorriak izango dira faborito, baina oso txapelketa parekatua espero da, gazte eta etorkizuneko erremontariz osatutako txapelketan.
Eta gaurko estelarrean, Javier Urrizak piztuko du ikusmina, beste behin. Aritz Juanenearekin batera ariko da iruindarra, Beñat Segurolaren eta Xabier Azpirozen kontra.
Cartelera del sábado 22 de febrero en Galarreta a partir de las 16:30 horas
1. Irazu-Zubiri contra Susperregi-Apezetxea a 3 set BERRIAREN TXAPELKETA
2. Urriza-Juanenea contra Segurola-Azpiroz a 3 set
3. Goikoetxea V-Goikoetxea VI contra Gurrutxaga-Eskudero a 3 set BERRIAREN TXAPELKETA