10-15, 8-15 eta 11-15, 9-15 gainditu dituzte Irazu-Zubiri eta Goikoetxea V-Goikoetxea VI bikoteak hurrenez hurren
Berria Erremonte Txapelketa urdinez jokatu duten bikoteen garaipenekin hasi da gaur Galarretan. Jaialdiko lehenengo partidan Susperregi eta Apezetxeak 10-15 eta 8-15 gainditu dituzte Irazu eta Zubiri. Eguneko hirugarren eta azken partidan, Gurrutxaga eta Eskudero izan dira garaileak, 11-15 eta 9-15, Goikoetxea V.aren eta Goikoetxea VI.aren aurka.
Lehehengo partida A taldeari zegokion eta Susperregi eta Apezetxea nagusi izan dira. Lau puntuak lortu dituzte eroso. Apezetxea izan da partidako onena. Susperregiren eta Apezetxearen artean bi akats bakarrik egin dituzte, defentsan ere bikain areitu dira. Susperregik Irazu baino abiadura gehiago eman dio pilotari eta hori ongi aprobetxatu du Apezetxeak. Ongi aritu da sakean atzelari urdina. Zubiri herrikideak ere ongi aritu da sakean hasieran eta horri esker berdindua joan da markagailua. Zazpinako berdinketa eta gero urdinek lau tantoko abantaila lortu dute, 8-12, eta lehen seta 10-15 itxi dute. Bigarren setean ere agintea eraman dute markagailuan Susperregik eta Apezetxeak eta are eta errazago irabazi dute 8-15.
Berria Txapelketako bigarren partida, lehenengoaren oso antzekoa izan da. Gurrutxagak eta Eskuderok akats gutxiago egin dituzte. Atzelari andoaindarrak bikain erreboteatu du eta Gurrutxagak sei tanto egin ditu lehenengo setean eta bost bigarrenean. Goikoetxeatarrak irregularago jokatu dute. Aurrelariak hamabi tanto egin ditu, baina atzelariak ez du agindu. Hemen ere lehenengo setean zortzinako berdinketa eta gero egin dute ihes urdinek. Bigarren seta errazago irabazi dute. Bikote hobea osatu dute urdinek.
Aurrera pauso garrantzitsua eman dute finalaurrekoatera sailkatzeko Susperregik eta Apezetxeak A taldean eta Gurrutxagak eta Eskuderok B taldean.
Urrizak bitik bi garaipen daramatza erretiroko azken partidetan
Urriza eta Juaneneak 2-1 (15-8, 7-15 eta 8-6) lortu dute garaipena Segurola eta Azpirozen aurka jaialdiko bigarren partida. Partida ikusgarria izan da eta Urrizak txapeldunen grina erakutsi du berriz ere. Txapeldun handia zergatik den ikusi da Galarretan. Ez du etsi eta azken setean bere maila erakutsi du sei tanto eginez.
Lehenengo setean gorriak nagusi izan dira. Urriza nagusi izan da, indartsu astuinduz pilota. Bigarren setean beherakada izan du eta Segurola-Azpirozek gorakada izan dute tanto bikainak eginez.
Partidako unerik onenak set erabakigarrian ikusi dira. Ederra izan da. Seina iritsi dira eta hor ikusi da Urrizaren irabazteko grina eta txapeldunen izaera. Sei tanto egin ditu eta Juaneneak beste bi lortu ditu sakez. 5-6 joan dira galtzen eta orduan egin ditu saketik bi tanto saldistarrak eta azken tantoa eguneko onena izan da. Urrizak atzean errebotetik bi pareta eder batez amaitu du tantoa eta partida.
Resultados del sábado 22 de febrero en Galarreta
1. Irazu-Zubiri 0 Susperregi-Apezetxea 2 BERRIA TXAPELKETA
2. Urriza-Juanenea 2 Segurola-Azpiroz 1
3. Goikoetxea V-Goikoetxea VI 0 Gurrutxaga-Eskudero 2 BERRIA TXAPELKETA