Aiestaran anaiek Berria Txapelketan debutatuko dute Gurrutxaga-Eskuderoren aurka


B multzoko partida da eta gorriek finalerdietara lehenengo postuan nahi dute sailkatu

Berria Erremonte Txapelketako hirugarren partida jokatuko da larunbatean Galarretan. 16:30etan hasiko da jaialdia eta Berria Txapelketaren norgehiagoka jaialdiko hirugarrena izango da. Bertan neurtuko dituzte indarrak Gurrutxaga eta Eskuderok, Aiestaran VII.a eta Aiestaran VI.aren aurka. Gorriek garaipena lortu zuten lehenengo jardunaldian Goikoetxeatarren aurka eta larunbatean irabaziz gero finalerdietara sailkatuko dira multzoko lehenengo postuan. Aiestaran anaientzako debuta izango da. Elkarrekin jokatu zuten anai gaztearen debutean eta oso ongi aritu ziren. Orain, maila hura errepikatu nahi dute. Aurkari gogorrak dituzte aurrean.

Urrizaren agurreko hirugarrena oraindik eta zailagoa

Urriza bere azken hamaika partiduak jokatzen ari da eta larunbatean agurreko hirugarrena jokatuko du. Aurreko biak irabazi eta gero larunbatekoa zailagoa izango da. 

Partida estelarra gaur egun antolatu daitekeen partidarik onenetakoa da. Urdinez, Urrizak Azpirozekin osatuko du bikotea eta gorriz arituko dira Ansa II.a eta Juanenea. Ikuskizuna ziurtatuta dago. Urrizak bere onena eman beharko du Ansari aurre egiteko. Atzean izango den lehia ere erremontari handien artean izango da. 

Cartelera del sábado 1 de marzo en Galarreta a partir de las 16.30 horas

1. Aldabe-Martirena contra Jabalera-Larrañaga a 3 set

2. Ansa II-Juanenea contra Urriza-Azpiroz a 3 set

3. Gurrutxaga-Eskudero contra Aiestaran VII-Aiestaran VI a 3 set BERRIAREN TXAPELKETA

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE