Bi partidak jarriko dute Mundiala abian

JL / Gara
Gaur, 20.30ean hasita jarriko da abian Munduko Zesta Txapelketa, Donibane Lohizunen. Bi multzotan banatuta, sei biko ariko dira, eta finala, berriz, urriaren 2an jokatuko dute.

Gaur, lehiaketari hasiera emateko, A multzokoek jokatuko dute lehen neurketa. Egiguren II.aren eta Jon Arriagaren aurka neurtuko dituzte indarrak Goikoetxeak eta Enbilek. Zumaiako bikoa aterako da faborito, Mundiala irabazteko hautagai nagusien artean ere bai baitaude. Jon Arriagak badu eskarmenturik, Mundiala irabazitakoa baita, eta partida estua izaten ahaleginduko da.

Bigarren partida, berriz, B multzokoa izango da eta, bertan, Alberdi I.a eta Lopez, eta Bereikua eta Felix izango dira aurrez aurre. Felix tartean izanda, faborito aterako zen ia orain arte, baina adinean aurrera joanda dago atzelari bizkaitarra, eta ez dute partida erraza izango.

Ligaxka moduan ariko dira, denak denen aurka jokatuz, eta hiru egunetan jakingo da zeinek gaindituko duen lehen fasea. Horregatik, oso garrantzitsua da irabazten hastea, bestela, kanpoan geratzeko aukera asko izango baita.

Errebotea
Oiartzungo plaza librea berritzen ari dira, eta erreboteko taldea birsortu nahi du Oiarpe pilota taldeak herrian. Horretara- ko, datorren asteazkenerako deialdia egin dute, bilera egiteko. 19.30ean izango da, liburutegian. Denentzako izango da deialdia.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE