«Hatz zuriaren gaitza ahaztuta», Oier Zearrari irrifarrea itzuli zaio

Gara
Garai txarrenen ostean, onak hobe dastatzen omen dira eta horretan ari da oraintxe bertan Oier Zearra. Ahaztuak ditu dagoeneko Galdakaoko atzelariak hatz txuriaren gaitza dela eta 2002ko azarotik iazko maiatzera frontoietatik at emandako hilabete luzeak eta Lekeition egindako lan bikainaren ostean, Asegarceko modako atzelaria bihurtu da.
Otxandorena kenduta, Bilboko enpresan atzeko koadroetan agindu behar duten pilotariak ez dabiltza sasoiko, izan ere, ez Beloki, ez Ruiz eta are gutxiago iaz uda bikaina osatu zuen PEñagarikano ez dira uda ona burutzen ari, baina honek ez dio inongo meriturik kentzen Zearra azkenaldian ematen ari den, izan ere, Binakako txapelketan erakusti baitzuen bizkaitarrak zer emateko gai den. Izan ere, Leietioko garaipena, uda bikain bati behar bezalako amaiera ematea suposatu baitzuen. Estatistikak normalean oso hotzak izan ohi dira, baina uztailean eta abuztuan Zearrak bildutakoak edozein pilotarik begiak itxita sinatuko liztuke.

Uztailaren batetik, Galdakaoko atzelariak jokatutako hogehi partidetatik hemezortzi irabazi ditu eta jokatutako azken hamaikak erreskadan irabazi ditu, tartean ere guztietako arerioenn aurka jokatuz.

Garaipen bolada izugarri honen zergaitiei buruz galdeginda, Zearrak «joko maila onean naiz eta lesioekin zortea izaten ari naiz. Gainera zenbait unetan zortea alde izan dudala ere aitortu behar dut». Hurrengo erronka San Mateoak ditu.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE