J.L. / Gara
Ibarrolak eta Istillartek eskuratu zuten Arrangoitzeko Hoberenak Torneoko finala jokatzeko txartela. Atzo eguerdian, Duhau eta Ezkurra II.a utzi zituzten bazterrean, 50 eta 49 irabazita, bi oren eta laurden pilotan aritu ostean.
Norgehiagoka luzea eta estua izan zen, eta nola joan zen ikusita, inor gutxik pentsatuko zuen irabazi zutenak irabaziko zutela. Duhau eta Ezkurra gaztea aitzinetik izan ziren berrogeigarren kintzera bitarte, eta hor adostu egin zuten Ibarrolak eta Istillartek. Faboritoek berriro ere aurre hartu zuten, eta 49-48ra ere horrela iritsi ziren. Irabazleek ez zuten etsi, ordea. Lehenengo partida berdindu eta azkeneko kintzea egin eta finalerako txartela bereganatu zuten. Finala igandean jokatuko dute Muskarditzen eta Kurutxariren aurka. Bestalde, Sorhuetek erietxean segitzen zuen atzo. Bezperako finalerdian pilota ukaldia jaso zuen, eta masailezurra du hautsita.