Iñigo Sarasuak irabazi zuen Pilotari Gazteen Cava Faustino txapelketako finala

Berria
Erremonteko izen ez hain ezagunei aukera emateko jaio zen Pilotari Gazteentzako Cava Faustino txapelketa, eta atzo ezagutu zuen irabazlea. Igor Sarasua altsasuarra Pello Bereziartuari nagusitu zitzaion, Uharteko Euskal Jai Berri pilotalekuan jokaturiko finalean. Horrenbestez Sarasuak buruz buruko Casino Kursaal txapelketa nagusian parte hartzeko aukera lortu du.

Partida oso estua jokatu zuten bi finalistek, azken txanpara iritsi arte bietako inork ez zuen markagailuko oreka apurtzerik lortu. Berdintasun horren adibide garbia da partidan egon ziren sei parekatzeak, azkena 25nakoa izan zen. Azken tantoetan Sarasuak partidan erakutsiriko sake kamutsa ahaztu, eta lehen pilotakadarekin gehiago arriskatzea erabaki zuen. Tantoaren hasierako domeinu horrek pilota hartu-emana hobeto bideratzea ahalbidetu zion eta azken zazpi tantoak erreskadan egin zituen.Azpimarratzekoa da Sarasuak 30. tantoa lortu zuenean pilotariak elkar besarkatu zirela, dirudienez finalak 35ra jokatzen zirela ahaztu omen zitzaien.

SARASUA 35

BEREZIARTUA 28

Iraupena: 61 min.

Saketik: Sarasuak 3, Bereziartuak 3 eta falta bat.

Markagailua: 4-0, 5-1, 7-3, 8-5, 10-12, 12-13, 14-14, 18-15, 19-16, 19-19, 23-19, 24-21, 24-24, 25-25, 29-25, 29-27, 32-28 eta 35-28.

Bestelakoak: San Ferminetako laugarren erremonte jaialdiaren barneko Cava Faustino Gazteen I.. Txapelketako finala. Apostuetako dirua parera irten zen. Sarasuaren aldeko ikusle talde baten oihu eta tronpeta hotsek Uharteko Euskal Jai Berri pilotalekuko harmailak girotu zituzten. Euskal Telebistak zuzenean erretransmititu zuen atzoko partida.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE