Larraia mendean hartuta, Armendariz finalean da

ARMENDARIZ 22 LARRAIA 7
Pilotakadak: 180. Iraupena: 40′. Markagailua: 3-0, 8-4, 14-5, 15-6, 16-7, 22-7. Sakez: Armendarizek 3 eta Larraiak 1.

Gara
Badakigu zein pilotari arituko diren Nafarroako Lau eta erdiko Txapelketa ofizialeko finalean. Izan ere, Armendarizek 22-7 menderatu zuen larunbat gauean Larraia neoprofesionala.
Orkoiengo pilotariak partida txukuna jokatu zuen, eta hasieratik nagusitu zen. Piloteoan aurkaria baino askoz hobeto aritu zen, eta tantoa amaitzeko kalitatea erakutsi zuen pilotari beteranoak. Larraiak, aldiz, ezer gutxi egin ahal izan zuen aurkaria gelditzeko.

Finala datorren igandean jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE