Titin III.ak 2009a arte luzatu du Asperekin zuen kontratua

Aspek atzo jakitera eman zuenez bere izar nagusietako batek kontratua luzatu du. Titin III.ak 2009a arte jokatuko du Eibarko enpresarekin. Tricioko aurrelariak aurrez sinaturik zuen akordioa 2006an bukatzen zen. Kontratu berriarekin 40 urte betetzen dituenean jokatzen jarraituko du Titinek.

Pilota enpresaren prentsa ohar laburren arabera bi zatiak «pozik» gelditu dira hitzarmen berriarekin. Luzapena sinatu izanak «lasaitasuna eta poza» eman diola onartu du Titinek, eta orain berari dagokiola «enpresaren nahiak asetzea». Esan eta egin, Tricioko aurrelariak Elkororen laguntzarekin bere garaipen marka berdindu baitzuen atzo Mungian, hamahirugarrena jarraian, Gonzalez eta Pascuali irabazi ostean (22-15).

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE