Martinez Irujoren opor osteko partida maratoia

Berria

Juan Martinez Irujori lan karga izugarria datorkio gainera oporretatik iritsi bezain laster. Iberoko txapelduna gaur iritsiko da Santo Domingon igarotako oporretatik eta, lurreratzeko astirik gabe, bihar berriro kantxaratu beharko du, eta ez edozein lekutan. Martinez Irujoren lehen hitzordua Astelenako mendeurrenerako prestaturiko partida nagusian izango da. Asperen izarra ezin zen inola ere Aspeko pilotaleku garrantzitsuenaren mendeurrenean falta.

Bigarren partida etzi izango du, Urrestillan. Bertan Xalaren aurka jokatuko du, bikoteka, Fernando Goñi lagun duela. Dena den, hori ez da izango lehen aste honetako azken partida. Izan ere, txapelduna igandean beste partida bat jokatu behar du, Fuenmayorren (Espainia). Hori oporretatik iritsi eta lehen lau egunetan jokatu beharko duen hirugarren partida izango da. Ostean etorriko zazkio Nafarroako lau t’erdikoa eta udarako jaialdietako partida nagusien zerrenda luzea.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE