Irujo txapeldun, gora anarkia

Juan Inazio Zulaika / BerriaJaun-andreok:
Irujo txapeldun. Anai-arrebok: gora anarkia! nahasmena eta jeniotasuna probeta berean sartzen direnean ez dago asmatzerik zer sor daitekeen koktel lehergarri horretatik. Igandean leherkariz osaturiko nahasketak eztanda egin zuen Donostian, Atano III.a berberaren begiradapean. Giro arraroa igandekoa. Paretetan bakar bakarrik falta izan zitzaigun irakurtzea: «Irujo txapeldun, gora anarkia!».

Aitortu behar dut ez zaidala erraza egiten gertatutakoaz ezer aipatzea. Kantxan ikusitakoaz kutsatuta nonbait, frontoitik irten nintzen sentsazio gazi-gozoa baino gehiagorekin. Irujok Xalaren aurka indarrean jarri zuen jokabidea kalifikatzea kosta egiten zait. Errespetu falta manomanistari, iseka joko klasikoari, erdipurdikeria nagusitu dela aurtengo buruz buruko txapelketan… Edo 22 urteko gazte odolbero baten balentria izan da betiko moldeak birrinduz. Nahasmena kantxan, nahasmena neure barruan.Ez omen daki takoak jartzen, eskuak babestenÉ esaten zidaten lehengo batean. Beharrik ere ez, nire artean. Irujok harriak baino gogorragoak baitauzka eskuak. Buruz buru nola jokatu behar den ez dakiela ematen du. Beharrik ere ez, nonbait. Irujoren kasuak mutu utzi gaitu pilotariak pixkanaka-pixkanaka joan behar duela defendatu dugunean, urtebete pasatu berri eta txapela irabazi duenean. Barregarri utzi gaitu eraso biziko jokoa eginez, klasikoetik aparte badela beste era bat eta moldea hautsiz. Eta irabazteko balio duen jokoa egin du. Zer ez ote du egingo ÒlotsagabeÓ horrek takoak jartzen ikasten duenean? Zer ez ote du egingo gazte anarkista izatetik heldutasunera jauzi egindakoan? Tantoak bukatzen diren eran berak hasi egiten ditu, zirt edo zart. Piloteoa soberan du alferrikako lana balitz bezala. Jokaldien ekonomia. Ezker gantxoak, dejadak, txapagainak. Atano III.ak burua altxatuko balu, ikusitakoa ikusita asaldatu eta berriro hilobiratzeko moduko joko klasea egin zuen askotan Irujok. Gallastegi ez nuela harmailetan ikusi? Ez nau batere harritzen, sendagileak hala eskatuta seguruenik. Kantxako anarkia erakustaldiaren aurrean Joxean Tolosaren eskuineko eskua odoletan irudikatu nuen, Retegi II.ari irabazitako final epikoan. Pikutara dena. Pikutara joko klasikoa. Pikutara eskuliburuak dioena: arerioa dominatu behar dela, tantoa landu eta bukatu. Igandean anarkia nagusitu zen. Irujo txapeldun, gora anarkia!Bai jaun-andreok, anarkia gailendu zen baina dena esan beharra dago. Jeniotasuunk bereak eta bi egin zituela igandean Iberoko Harry Potterren eskutik. Gaur egun Irujo bakarrik da gai joko lotsagabe antisistema egin eta eztanda horretatik onik ateratzeko. Berezia da Irujo, berezia izan zen moduan anarkismoa politikagintzan bere garaian: freskoa, erakargarria, librea bezain utopikoa. Irujok urtebetean utopia errealitate bilakatu du. Irujok joan den igandean popatik eman zien palkoan eserita zeuden buruz buru txapeldun izandakoei. Txapela lortu berria du Irujok baina gogoeta egin beharko luke. Mundu guztiak esan du ‘diferentea’ dela Iberoko zaldi gaztea. Pilotari guztiz ezberdina, aspaldian ezagutu denarekin alderatuz. Eta berak bereganatu egin du jarri zaion etiketa, eta behin eta berriro saiatzen ari da berezitasuna nabarmentzen: arriskuan jarriz errendimendua, arriskuan jarriz erdi irabazita zeukan txapela 14 eta 12 jarri zirenean. Irujok zerbait baldin badu, konpletoa dela. Pilotari gogor ematen dio, tantoa bukatzen dakiena da eta jarreraz agresiboaÉ eta eskuk harrizkoak ditu. Sendotasunaren ildotik txapelak irabazteko aukera gehiago izango ditu, baina joko anarkikoaren bidetik ihes egingo diote. 22 urterekin odol beroa izatea normala da. Normala ez dena txapeldun ateratzea da. Jeniotasunari esker atera zen txapeldun, beharrezkoak ez ziren arriskuak hartuz ordea. Datorren urteari begiratuta, jakin beharko luke anarkismoa polita eta erakargarria dela teoriaren arloan, praktikan ordea, ez duela luzaroan funtzionatu.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE