Gazteak nagusi txapelketako lehen jardunaldian

Armendaritze
Ibarrola-Biscoubiren aurka jokatuko dute Gara

SORHUET-EZKURRA II 40
ARANBURU-MAITE 30

Gazteak nagusitu ziren Armendaritzeko txapelketako lehen kanporaketan; gorabehera handiak izan zituen norgehiagokak. Atzo irabazi ostean, Sorhuetek eta Ezkurra II.ak Ibarrolaren eta Biscoubiren aurka jokatuko dute hurrengo asteburuan izango den lehen finalerdia. Beste finalerdia, aldiz, hemendik bi astetara jokatuko dute Muskarditz-Ozafrainek eta Larretxea-Etxetok.
Atzoko partidak gorabehera dezente izan zituen markagailuan, izan ere, launa berdinduta izan ostean, irabazleak 10-6 aurreratu ziren, baina Aranburuk eta Maitek ez zuten etsi, eta jarraian 14 tanto lortuta, 10-20 aurreratu ziren.

Dena dela, Sorhuetek eta Ezkurra II.ak berehala eman zioten buelta egoerari, eta ez zioten finalerdiak jokatzeko aukerari ihes egiten utzi.

Aurretik jokatu zuten bigarren mailako partida. Duhauk eta Errekartek 40-29 irabazi zieten Etxeberriari eta Mujikari. Azkenari eskua mindu zitzaion.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE