Kontrakantxatik x JUAN INAZIO ZULAIKA

Tratu txarren aurrean
Eugi eta Xalaren arteko partida (?) ikusten ari nintzela Iciar Bollainen Te doy mis ojos filma gogora etorri zitzaidan. Istorio horretan emazteak etxetik alde egiten du senarraren tratu txarren ondorioz. Senarra damu, talde terapia egiten ari dela-ta, kontua da konbenzitzen duela emaztea etxera itzultzeko.
«Zin dagizut, laztana, errotik aldatu naizela…» Filma, jakina, ez da hor amaitzen.

Pilotazaleek, eskupilotak oro har, ez zuten merezi joan den larunbatean, Iruñeko Labriten, jasandako tratu txarra. Zaharra berri baino. Iaz ere, gogoan izango duzue Aimar Olaizolaren eta Patxi Ruizen buruz buruko finala, erietxera eraman zuten pilotazalea koma egoeran, jasandako jipoia beldurgarria izan baitzen.
Bazirudien, inozoak gu, EPELek, Enpresen Ligak, neurriak hartuko zituela, hala agindu ziguten talde terapia egin eta gero.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE