Berria
Uda osoa torneo bakar bat ere jokatu gabe egon ostean, Abel Barriolak bere sasoiaren berri eman zuen atzo Bergaran eginiko pilota aukeraketan. Leitzarrak ondo dagoela esan zuen, baina tentuz ibili beharra daukala eta ez duela helbururik jarri nahi. Biharko partidarako Peñagarikanok baino pilota biziagoak aukeratu zituen leitzarrak. Bestalde, atzo eginiko beste aukeraketan, Oiartzunen, Chafeek eta Olaizola I.ak bote ertaineko antzeko pilotak aukeratu zituzten, etziko.
Irujok proba bat egingo du Saralegiren aurka jokatuko ote duen zehazteko (Gara)