Abel Barriolak eta Juan Martinez Irujok Lau t’erdiko Txapelketako finala jokatuko dute gaur

Barrea eta amorrua
IMANOL MAGRO / Berria

Bi ametsek topo egingo dute gaur Gasteizen. Ametsek arazo handi bat dute: askotan baten nahiak parekoaren desira oztopatzen du. Finaletako paradoxa da, malko koktelarena, alegia: urte osoan gaziak diren tantak gozo eta garratz bihurtzen dira. Ogetan (17:00, ETB1), bi lagunek neurtuko dituzte indarrak, eta bakoitza bere gutizia lortzen saiatuko da. Bien egoera desberdina da, eta bientzat txapelak esanahi desberdina du. Martinez Irujok urte ezin hobea borobildu nahi du, hiru txapelketak irabaziz. 1990ean Julian Retegik lortu zuenetik inork berdindu gabeko balentria. Abel Barriolak, berriz, azken bi urteak estaltzeko nahi du feltro beltza. Eskuko minez pilota uztekotan egon zen, eta gaur berriz ere goi mailara itzuli dela ospatu nahiko du.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE