Leitzarrak uste baino askoz errazago lortu zuen ligaxkako lehen garaipena Eibarren
BARRIOLA 22
XALA 5
Gara
Uste baino askoz errazago irabazita onenera itzuli dela berretsi zuen Abel Barriolak ligaxkako lehen garaipena lortuta, Xalari 22-5 irabazi baitzion. Larunbatean Labriten gertatu ez bezala, leitzarraren joko bikain eta biziak ez zuen erantzunik jaso aurrelari lapurtarraren aldetik, eta 159 pilotakadatan amaitu zen, batez ere Xala berehala atera baitzuten bere onetik atzelariaren sakeak eta gehiegizko pilota batek.
Azkar, azkarregi hautsi zen atzoko Astelenako norgehiagoka, 15 pilotakada eskas eginda, 5-0 jarri baitzen aurretik Abel Barriola. Nafarra espezialista da lehen pilotakadarekin, eta Belokiren aurka, sakearekin ere oso ondo moldatzen denaren kontra, Xala ondo moldatu zen arren, oraingoan ezinean aritu zen eta burua galdu zuen, pilota biziegi batek janda.
Errazegi
Nagorek, zortzian geratu arren, larunbatean Olaizola II.ari lanak eman zizkion. Xalak, berriz, berehala jaitsi zuen burua, etsita bilatu zuen airea, botera lanik egin gabe, eta Abel Barriola ez zen errukitu; bederatzi minutuan lortu zuen garaipena.
Zabalera ondo moztutako pilota batekin lortu zuen lehen tantoa Xalak, 5-1, eta pilota aldaketak nolabaiteko aldaketa ekarriko zuen usteak berehala uxatu zituen Barriolak, ekimena berreskuratu baitzuen.
Sakez egindako zuloaz eta bere pilotak aurkariari sortzen zion ezinegonaz gain, Abel Barriolak joko bikaina erakutsi zuen; izan ere, abiadura bizian irteten zitzaion pilota bi eskuetatik, eta horrek, Xalaren aireko jokoa saihesteaz gain, aurkaria airean erabiltzea ahalbidetu zion. Defentsan aritu behar izan zuen gutxietan ere, zango arinak dituela berretsi zuen eta tantoa amaitzerakoan ere errepertorio oparoa erakutsi zuen. Laburbilduz, txapela irabazi zueneko mailan den konparatu gabe, ahalbideak baliatu zituen.
Horiek hala, markagailuan alde nabarmenak izan zituen Barriolak, eta Xalak burua galdu zuen, pilotan aritzeari sarri muzin eginez eta airera azkarregi eta errazegi jarriz.
Ezer gutxi egin zuen Xalak atzo Eibarren, eta asko hobetu beharko du igandean Nagoreren aurka txapelketatik at geratu nahi ez badu, baina gutxienez gauza bitxiren bat eskaini zien Astelenara bildutakopilotazaleei. Izan ere, partida galduta zuela eta arriskatu beharrean izan zenean,txokotik zabalera atera zion Barriolari, eta ezustean eta pilota erantzuteko lekurik gabe harrapatu zuen leitzarra. Ez zion partidari buelta emateko balio izan Xalari, bi tanto soilik egin zizkion, baina zaleek eskertu zuten horren partida eskasean.
Lehen jardunaldiko emaitzak
Olaizola II 22 / Nagore 8
Barriola 22 / Xala 5
Lau eta Erdiko finalaurreko ligaxka
JP IP GP A K
1. Barriola 1 1 0 22 5
2. Olaizola II 1 1 0 22 8
3. Nagore 1 0 1 8 22
4. Xala 1 0 1 5 22
«Me ha salido todo y a él casi nada»
Abel Barriola se mostró muy satisfecho con la victoria obtenida y fue el primero en reconocer que el triunfo fue más fácil de lo que había pensado. «Ha sido un partido muy corto. Yo he sacado muy bien, pero él sabe hacer las cosas mejor. Son cosas del deporte, ha sido una de esas veces en las que me ha salido todo y a él nada», explicó.
En su análisis del partido, el zaguero de Leitza entiende que la clave estuvo en el saque. «A partir del saque, he intentado que la pelota anduviera muy rápida. Le he hecho mucho daño con el saque y a partir de ahí ha estado la diferencia», agregó un Barriola que se mostró contento por haber llevado la iniciativa del partido durante todo el choque.
Sobre el material, el zaguero reconoció que pudo ser excesivo y que incluso él mismo se sintió incómodo con una pelota demasiado viva.
Xala, por su parte, se mostró contrariado con el trabajo realizado y, a pesar de que señaló que el material le perjudicó, hizo hincapié en que comenzó muy mal desde el inicio. «He andado demasiado acelerado», explicó.