Urduri dago, igandeko finala jokatzeko irrikan, eta ez du ezkutatzen urte berean hiru txapelak irabazi dituen lehen pilotaria izateak egiten dion ilusioa.
Asteak dira finala buruan bueltaka duela, eta lan saio gogorrak egiten dabil bere sasoia fintzeko. Juan Martinez Irujok (Ibero, 1981) lau t’erdian eztanda egin du, oztopo handiena igaro du, eta umorean nabaritzen zaio, «beste ezer baino kazetarien galdera asko kendu ditut gainetik, kar, kar!» dio solasaldia hasi aurretik. Tamalez oraindik gaztelaniaz mintzo da, eta badirudi puska batean hala izango direla elkarrizketa guztiak.
Zer moduz zaude sasoiz? Bizkarreko minak aldendu al dituzu?
Duela bi aste susto handia hartu nuen Bergaran. Ondorengo egunetan min apur bat izan nuen, baina ez dit entrenatzea eragotzi. Gero atzerapenarekin zalantzak uxatu ditut. Jokoz ere ondo nago, azken egunetako entrenamenduetan ondo ikusi dut nire burua