Berria
Belauna ongi duela esan zion herenegun medikuak Aimar Olaizolari, baina frontoian entrenamendu bat egin arte ez du erabakirik hartu nahi izan Goizuetako aurrelariak. Gaur egingo du entrenamendu hori, eta igandean Tafallan (Nafarroa) jokatu beharreko partida jokatu ala ez erabaki.