Berria
Garikoitz Altunak buruz buruko San Fermin Torneoko finalerako txartela lortu zuen atzo, Ioni Labriten irabazi ostean (35-27). Azpeitiar gazteari asko kostatu zitzaion pilotaleku motzera egokitzea eta garesti ordaindu zuen hasieran (23-9). Altuna II.ak Bitoria izango du aurkari biharko finalean, Euskal Jain. Finalistek Casino Kursaal torneoa jokatuko dute.