OLAIZOLA II.A BINAKAKOAN. Irabazi ez duen profesionaletako txapel bakarra da. Zazpi aldiz hartu du parte, eta igandekoa bigarren finala da
IMANOL MAGRO / Berria
Amak gordetzen omen dizkio txapelak Aimar Olaizolari. Etxean, armairu batean, semearen garaikurrak pilatzen ditu. Profesio-naletan bost txapel ditu, buruz buruko bana Lehen eta Bigarren Mailan, eta lau t’erdiko hiru. Bilduma polita da, baina bat falta zaio, binakakoa. Zazpi aldiz jokatu du txapelketa, eta igandekoa bigarren finala du. Igandean irabaziko balu, hiru txapelak irabazi dituen EPELeko koadroko pilotari bakarra litzateke.
Olaizolak binakakoa aurrenekoz 2000. urtean jokatu zuen, baina 1999an lehen partida jokatzekotan egon zen. Profesionaletako lehen urtean oso txukun jardun izanagatik, Aspek, ezustean, ez zuen Olaizola binakakoan sartu. Halere, urte hartan partida bat jokatzekotan egon zen, Eugi ordezkatuz. Olaizolak, baina, sukarrak jota, uko egin zion jokatzeari.
Olaizola II.ak eta Zearrak hartu diote neurria Gasteizko Ogeta pilotalekuari (Asier Aiestaran, Gara)