Xalton Zabala
Bukatu ditugu final laurdenetako kanporaketa guziak.
asteburu honetan jokatu ditugun partiduen emaitzak hauek izan dira:
kadeteak Martija 18 Oñederra 1
Bakaikoa 18 Egiguren 5
gazteak Espinal 18 Mateo 10
Larrañaga 16 Elizalde 18
nagusiak Arrese 18 Erostarbe 9
Santxo 18 Urretabizkaia 8
-Martijak partidu on bat egin zuen eta aukerarik ez zion eman Oñederrari.
-Bakaikoak errex zapuztu zuen Egigurenen aurtengo ibilbide polita.
-Espinal oso konzentratutako partidu batean, gehiago jokatzen duela ematen duen, Mateori lanak ondo eginda irabazi zion.
-Elizaldek borrokalari grina,beste behin,erakutsi zuen kontrako markagailuko 16-11ri buelta emateko.
-Nahiz eta 5-7 irabazten egon Erostarbe,Arresek ondo irabazi zion Urretxuarrari.
-Oso serio hasi zen Santxo 7-0 eta hasera horrek asko baldintzatu zuen Urretabizkaiaren jokoa partiduan sartzen etzion utzi Usurbildarrak.
Datorren asteburuan herriko festak direla eta guk jai hartuko dugu bainan ez pilotak.24 larunbata arratsalderko bostetarako jaialdi polit bat antolatu du Amezketako udalak.
afizionatuak Urbieta-Erostarbe
Urretabizkaia-Tolosa
profesionalak Saralegi-Albisu
Ezkurdia-Zabaleta
jaialdi polita Amezketa eta ingurukoak gozatzeko.
Festak pasa ondoren Joxan Tolosa txapelketarekin jarraitzeko erdifinalak honela gelditzen dira:
abuztuak 30 gaueko 22:00
kadeteak Arandia-Aizpuru
gazteak Erasun-Espinal
Nagusiak Artola-Arratibel
Irailak 1 arratsaldeko 17:00
kadeteak Bakaikoa-Martija
gazteak Etxebarria-Elizalde
nagusiak Arrese-Santxo.
Aipatzekoa da Joxan Tolosa txapelketako historian lehenengo aldiz hiru bizkaitar sartu direla finalerdietan.
Izango dugu elkarren berri eta bitartean ondo pasa eta zaindu!!!