Xalton Zabala
Ostegunean jokatuko den Errandonea-Altuna kadeteetako semifinalaren faltan, erabakiak daude beste bost finalistak.
Abuztuak 31 ostirala
Kadeteak Bakaikoa 18 Erasun 11. Bakaikoaren hasera aparta izan zen eta Erasunen jokatzeko gogo haundiak partidu oso ona ikustera suertatu ginduen.
Gazteak Mujika 9 Elustondo 18. Mujikak hasera ona eman zion partiduari, bainan, Elustondo berotu zenean akabo partidua.
Nagusiak Santxo 5 Rezusta 18. Oso fuerte dago Rezusta eta aukerik ez du ematen.
Irailak 1 larunbata
lagunartekoa.
Kadeteak Erauskin 18 Zabala 4. Erauskinek erakutsi du txapelketa honetan jokatzeko moduan zegoela. Datorren urtean beharko.
Gazteak Goikolea 6 Irribarria 18. Euskadiko txapeldunak ezin izan zuen gehiago egin Irribarria haundi baten kontra.
Nagusiak Arratibel 16 Arzelus 18. Pelotazale askoren iritziaren kontra,gustatu zitzaidan partidua. Ritmo elektrikoan jokatu zuten eta oso partidu gogorra atera zitzaien. Gaur egunean jokatzen den airez asko,botea gutxi eta «kale o bale» hoietakoa. Azkenean Arzelusek «kasta»geixego jarri zuen.