Xalton Zabala
Ondotxo dakizuen bezela atzo eman genien XXIII. Joxan Tolosa txapelketari bukaera.
Kadeteetan: Bakaikoak 3 Altunak 18. Partidu seriogia egin zuen Jokinek. Txapela nahi zuen eta «amarrategi» xamar egon zen.
Gazteetan Elustondo 2 Irribarria 18. Bi pelotariak lagun haundiak dira, bainan atzo ez.
Nagusitan Rezusta 16 Arzelus 18.»Por fin» lortu du txapela Egiakoak.
Oso ondo pasa genuen eta saiatu ginen jendea gustora edukitzen, batez ere, Barberiak aukeratutako doñu goxoekin eta Iñaki Elortzak mikrofonoari ematen dion astindu profesionalarekin.
Egin duguna etzen posible izango zuen laguntzarik gabe, ba dakigu gauz asko dauzkagula zuzentzeko, eta gaur bertatik hasiko gara frontoia pintatu eta datorren urtekoa telebisatua izan dadin.
Behar den bezala inoiz eskertuko ez zaituzten lagun honen partetik eskerrik asko deneri.
MUTXO JOANES!!!!!
Txapelketa honetan, era batera edo bestera, baztertuak izan direnei
Bere pelota topatu ez direnei
Zailtasunak parte hartzeko izan direnei
Txarto sentitu diren guztiei
EUTSI GOIARI
Hainbeste prestatu eta azkenean final eskasak benetan.
Balittake ..egon beartzutenak etzagoztelako , kontu bategatik edo bestegatik !!
Xalton zorionak eta eutzi goiari, beti bezala kritiko asko eta laguntzaile gutxi, bainan oituta egongo zera eta ez da nobedadea.
Zorionak batez ere Beñateri, merezitako txapela dudarik gabe, hilebete txarrak pasa ondoren.
Zorionak Jokin Altunari,gaur egun adin horretan bera eta Iker Irribarria beste maila batean daude edozein materiala dela ere.
Hoiek kenduz nor iruditzen zaizue Joanesek baino maila gehiago duela garbi(kontutan hartu aurretik berak jokatuakoak aurten,ez bakarrik igandekoa) final hori jolasteko? beste guztiak errespetatuz eta gutxiago direlela esan gabe noski.
Saiatu gaitezen edozeintzat direla ere kritikak konstruktiboak izan daitezen.
Ieepa !! zalantzarik gabe zorionik beroenak Jokin,Iker eta Beñateri …eta zer esanik ez Xaltoneri,badaukak meritoa haimbeste urtean or egotea.
Kritikak,kritika ..aupa Xalton !!
Kaixo!
Kritika guztiak onhartzen dizkizuet,baita zuek ez dakizkizuen,bainan benetan egin ditudan beste asko ere.
Alabantza eta laudorioei buruz,erderaz esaten den bezela «no me tiren puros que no fumo»,beste era batera esan da, ez ditudala merezi.
Bihar ere eguna argituko duelakoan AURRERA PELOTIE!
Zorionak xalton…egiten duenari lagundu egin behar zaio. Batez ere ez kritikatu… Animo eta beste bat arte. Zorionak berriz
Fraile gero kexatzen zara DV txapelketaz, batzuk erreztasunak daukatela, partidu gutxiago, ondo lagunduta,…
Ondo ez dagoena diariovascon eztaude ere Amezketan edo Sebastoplen.
Akuilua, zer ezan nahi dezu? Altuna, Irribarriak eta Arzelusek erreztasunak izan dituztela txapelketa hontan, ez nago ados, lagunak ez dituzte izan bakarka jokatu dutelako eta partidu gutxiago jokatu badute, arrazoi haundi bat badago, Altuna eta Irribarria E.Hko txapeldunak dira.