Xalton Zabala
Ikusmin haundiarekin eta frontoiaren betekada polit batekin eman zitzaion XXIV.edizioko azken egun haundiari behar zuen bukaera.
Kadeteetan Bakaikoak 16 Arandiak 18
Gazteetan Erasunek 18 Elizaldek 10
Nagusietan Artolak 18 Santxok 7
-Kadeteen arratsaldeko partidurik onena izan zen.Ondo hasi zen Arandia 2-8 irabazten,bainan buelta eman zion Bakaikoak 15-10 bere alde partidua jartzeko,Arandiak etzuen hetsi eta 16-18 zabalera botatako dejada batekin bukatu arte latz lan egitea tokatu zitzaion.
-Gazteetan Elizalde urduri ikusi genuen eta asko errextu zizkion lanak Erasun txukun bati.9 sake sartu zizkion Zizurkilgoak.
-nagusitan Santxo 1-4 irabaziz ondo hasi zuela partidua ematen zuen,baino Artolak sakea hartu zuenean 16-4 jarri zitzaion irabazten,ordurako bukatutzat emana zegoen partidua Alegitarraren nagusitasun haundiaren adibide.Iñaki Artolak desafio haundiagoak behar dituela erakutsi zuen,ea suertea duen.
Agintari,laguntzaile eta Joxan Tolosa haundiak emandako sariekin eta Zazpi iturri elkartean eginiko afariarekin bukatutzak eman genion aurtengoari.