Atzo jokatu ditugu XXVI. Txapelketako finalak.
Arratsalde ederra,jende ugari,frontoia Beteta,baldintza guziek zituela ematen zuen ordu majiko batzuk pasatzeko.
Behar bada horixe falta izan zen pixkoat,majia,jendearengana irixteko.
Kadeteak hasi zuten jaialdia eta Alberdi,partidu borobila eginez,errex gainditu zitzaion Arangureni. Pena Aitorrek txapelketan erakutsi duen guzia atzokoan ezin izatea.
Gazteetan Zubizarretak ere ondo irabazi zion Irazustabarrenari. Gogoan izatekoa Iraitz oraindik kadetea dela eta datorren urtean nagusien mailan jokatzeko eskubide guzia duela.
Nagusietako partidua izan zen jaialdiko onena eta borrokatuena. Hirugarrengo urtea jarraian Santxok finala jokatzen zuela eta lehen Artola eta Irribarriak irabazi ba zioten,atzokoan Urretabizkaiak kendu zion txapela. Datorren urtean ere izango du aukera.
Gure partetik eskerrik beroenak antolatzaile lanetan lagundu gaituzuen guztiori. Egunen batean ikasiko ote dugu merezi duzuen bezela zuen laguntza benetan eskertzea? Saiatu behintzat saiatuko garela zin dagizuet.
AMEZKETAKO XXVI.JOXAN TOLOSA
TXAPELKETA
ASTEBURU HONETAKO PARTIDUAK
FINALAK
IRAILAK 6,IGANDEA,ARRATSALDEKO 17:00
Kadeteak.Aranguren(Usurbil) 6
Alberdi(azpeitia) 18
Gazteak.Zubizarreta(Ataun) 18
Irazustabarrena(Alegi) 8
Nagusiak.Santxo(Usurbil) 15
Urretabizkaia(Ikaztegieta)18