Bukatu ditugu finalerdiak emaitza hauekin:
Kadeteak
Egiguren 12 Mata 18. 0-2/1-2/1-7/3-7/11-11/11-17/12-18
Oso ondo eta meritu haundiarekin Mendillorriko Unai Mata finalera.
Alberdi 2 Apezetxea 18. 0-4/2-4/2-18.
Nagusitasun haundia Goizuetako Antton Apezetxearena.
Gazteak
Aizpuru 9 P.Etxeberria 18. 0-3/2-3/2-6/5-7/6-16/9-18
Aizpuruk gehio jolasten duen inpresioa eman zuen bainan,
Peiok bere sasoia eta grinarekin irabazi zion finalerako txartela.
Antso 9 Alberdi 18. 0-3/4-14/9-15/9-18.
Expositoren ordez jokatu zuen joan dan urteko kadeteen mailako txapeldun Alberdik.
hasera bizia eman zion azpeitiarrak 4-14 jarriz eta geroko lanak errextuaz.
Nagusiak
Santxo 18 Errandonea 12. 3-0/3-2/6-2/6-8/8-8/9-9/10-10/11-11/14-11/14-12/18-12.
partidu gogorra eta borrokatua 11-11raino,gero Santxoren experientzia azaldu zen hobeto sakatu eta paradekin bukatzeko.
Oso ondo Ander txapelketan.
Perez 18 Zubizarreta 14. 2-0/2-7/8-7/8-13/9-13/9-14/18-14.
Izugarrizko espektakuloa eman zutena bi pelotariek benetan bikaina bataren joa eta bestearen defentsa eta atakea.
Marko batean sartuta jartzeko modukoa izan zen Iraitzek 14garren tantoa lortu zuenekoa.
Migel Perezek sakatu asko peloteatu eta pelotakada bikainak jo ondoren lortu zuen Iraitz buruzgain pasatzea, zortzia pasaz errebotean sartu ondoren Iraitzek jira ezkerrez,Migelen dejada arrapatu eta bi golpetatan tantoa berak lortu. KRISTONA!!!
Ala ere etzion askotarako baliotu,Perezek berriz sakea hartu zuen eta ,nahiz eta,Iraitz tope saiatu zazpitik aurrera jeixten etzion Perezek utzi.
Benetan bikaina Zubizarretak egin duen txapelketa eta datozen urteetan zer esana emango duen pelotaria izan daitekela erakutsiaz.
Perezen fabore esan behar ahinbeste pelotazo segidan eta hain luzeak jotzen ez degula inor ikusi Joxan Tolosako txapelketan aspaldiko urteetan.
Besterik gabe,orain herriko jaiekin gozatzea tokatzen zaigunez,Irailaren 4ko finalerako konbidatzen zaituztegu.
Xalton