strong>Anaia, maisu eta botilero (Berria)
Bigarren mailako finala. Txikitatik eredu izandako Ladis anaia izanen du Enrike Galarzak botilero larunbatean, Labriten; pilotari ohia da anaiaren laguntzaile nagusia
Frontoiak ez du sekreturik Ladis Galarzarentzat. Nabaritzen zaio gustuko duen tokia dela. Urteetan kantxa izan du lantoki; hemezortzi urterekin estreinatu zen profesionaletan, eta 1991n eta 1992an Manomanistako txapela irabazi zuen.
Julian Retegiren aurka. Azken partida 1999ko abuztuaren 7an jokatu zuen Galarzak.