Aurreko jardunaldian galdu egin zuten bi bikoteek eta partidu berdindua espero da Galarretan. Bigarren mailako txapelketan Loitegik eta Zubirik Aldaberen eta Aiestaranen aurka jokatuko dute.
Bihar arratsaldean jokatuko dute Binakako Erremonte Txapelketako hirugarren jardunaldiko partidu bat. Ansa II-Juanenea bikotea eta Urriza-Larrañaga bikotea arituko dira aurrez aurre, jokoan dauden puntuen bila.
Bigarren jardunaldian 2-0 galdu zuten bi bikoteek, eta orduko sentsazioei buelta eman nahi diete asteburu honetan. Sailkapenean bigarren postuan daude Urriza eta Larrañaga, 4 punturekin, Ansak eta Juaneneak, ordea, ez dute punturik lortu oraindik.
Asko geratzen da Binakako Txapelketako ligaxka amaitzeko, baina puntuak pilatzen hastea komeni zaie bi bikoteei partidu erabakigarrietara aukerekin iristeko.
Arratsaldeko 16:30etan hasiko da bihar jaialdia
Bigarren mailako partiduak itxiko du biharko jaialdia
Jaialdiko azken partiduan Loitegi eta Zubiri, Aldabe eta Aiestaranen aurka jokatuko dute
Cartelera del sábado 2 de noviembre en Galarreta a partir de las 16.30 horas
1. Susperregi-Apezetxea contra Gurrutxaga-Eskudero a 3 set
2. Ansa II-Juanenea contra Urriza-Larrañaga a 3 set BINAKAKOA
3. Loitegi-Zubiri contra Aldabe-Aiestaran VI a 3 set BIGARREN MAILAKOA