ANTXON-ZABALA eta GOIXERRI-MANZI, MARKINA-XEMEINGO FINALERDIETAN

Jai Alai News

Markina Xemeingo zesta-punta txapelketa hasi da eta bigarren mailako torneoari dagokionez, finalerdiak erabakita daude. Final-laurdenetan, Antxon Alberdik eta Jon Zabalak 30-28 irabazi zieten Aaron González de Matauko eta Eñaut Salegiri. Azken honek, partidu erdi parean, eskumarekin errebotez soltatu eta pelotak ezker horma jo ostean Antxonen lepoan jo zuen, gerri gain gainean. Zesta askatu, aldageletara minez sartu baina zorionez susto bat besterik ez zen izan. Garaipena Etxebarriako aurralari abilarentzat eta «Bullet» Zabalarentzat izan zen tantu bigatik.

Aurretik beste partidu bat jokatu zen. Afizionatu mailan azken urteotako bikoterik entzutetsuenetakoa izan denak, Ekaitz Mendizabal «Goixerri»-k eta Mikel Manzisidorrek neurketa ederra jokatu zuten. Manzi beti bezain seguru eta Goixerri berriz, Estatu Batuetara joan aurretik gogoratzen genuena baino maila bat goruntz eginda. Ezin izan zuten ezer egin Alex Goitiak -oraindik gazte- eta Aimar Aldazabalek, 30-17 garaipena mutrikuarrentzat.

Beraz, uztailaren 10eko lehen finalerdiak (22:00tan) modu honetan geratu dira:

BARANDIKA-IBARLUZEA vs GOIXERRI-MANZI

Master Series: 

BEASKOETXEA-LEKERIKA vs ERKIAGA-ALDAZABAL

* Uztailaren 16ko finalerdiak (18:00tan):

ARBE-MANDIOLA vs ANTXON-ZABALA

Master Series: 

HORMAETXEA-LOPEZ vs GOIKOETXEA-ETXETO

* FINALAK: uztailaren 19an (18:00tan)

Argazkian, ezkerretik eskumara: Salegi, Aaron, Zabala eta Antxon.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE