Aimar Olaizolak, ebakuntza bat jasan ondoren, bere jokoa gailurrera eramatea lortu du. Bitartean, Irujo zalantzen eta aitzakien borobilean nahastu da: batean pilotak, hurrengoan sasoia ezin aurkitu…Horrez gainera, Asegarcek lantaldea gaztetzeko erabaki zuzenak hartu ditu. Beroiz Asperen eskuetatik jaso zuen, badirudi soberan zegoalako, atzelari fidagarriena bilakatu delarik. Albisuri konfidantza eman diote eta eskarmetudun lagun on batekin, Berasaluzerekin, besoak luzatu eta luzatu egiten ditu, Aspeko atzelarien etsipenerako.
Nire ustez Aspek erakutsi du azken urteetan begi hobea duela pilotarien dohaiak ezagutzeko. Pilotari bikainak fitxatzen dituzte, izar bihurtzen direnak. Halere, Asegarcek hobeto kudeatzen du negozioa, kontu gehiagorekin, eta enpresa-zentzu haundiagoarekin.
Asegarceren garaipenen olatuan surfeatzen dakien pilotari bakarra Titin III.a da. Eskerrak Bidartek kontratua luzatu ziola, bestela ito beharrean egongo zen Eibartarra. Profesionaltasuna erakutsi du errioxarrak eta ikuskizuna emateko orduan oraindik ere hiru onenen artean dagoala adierazi nahi izan du.