ATE JOKA DATOR IV. ANTTON PEBET MEMORIALA

ABENDUAN 4AN HASIKO DA TXAPELKETA ETA FINALAK 2016KO URTARRILAREN 2AN IZANGO DIRA.

Iritsi da IV. ANTTON PEBET MEMORIALA. Gaur, azaroak 25arekin aurkeztu da kartela Villabonako Behar Zana elkartean. Bertan, alde batetik, Ibon Ariznabarreta kirol zinegotzia Udala ordezkatuz egon da eta bestaldetik berriz, Sergio Gonzalez eta Iñaki Lizaso Behar Zana talde antolatzaileko ordezkari moduan.

Behar Zana Pilota Taldeak urte guztian pilota sustatzeko lana egiten du. Pilota eskola oso indartsu dago une honetan, (100pilotari baino gehiago) eta gainera errebotea eta joko garbia bi modalitateak indartzeko urratsak ematen jarraitzen dute egunez egun.

Guzti hau borobilduz gabonetan antolatzen dute ANTTON PEBET zenaren omenezko eskuz binaka jokatzen den elite txapelketa hau. Aurtengoa IV. ekitaldia izango da eta maila izugarria izango dela ziurtatzen dute antolakuntzatik.

Txapelketa hau aurrera eramatea ez dela lan erraza aipatu nahi izan da. Horretarako inguruko eta herriko enpresa txiki eta ertainen eta Udalaren laguntza ezinbestekoa dela gogorarazi dute eta berariei eskerrak burutu ahal dutela torneoa azpimarratu dute . Aurten esaterako Villabonako Oria Merkatal Elkartearen laguntza goraipatu dute.

Txapelketa urtero bezala hiru mailatan jokatuko da: kadete, jubenil eta nagusi mailan. Jaialdiro, maila bakoitzeko partida bat izango da, guztira 3 eta guztiak Villabonako Bear Zana pilotalekuan jokatuko dira. Kadete eta Jubenil mailako txapelketa final laurdenetatik hasiko dira eta nagusi mailakoa final zortzirenetatik, 4 fase buru izango dituelarik. Euskal Herriko lurralde guztiak ordezkaturik egongo dira gainera; nafarroako, arabako, iparraldeko, bizkaiko eta gipuzkoako pilotariek parte hartuko baitute.

Txapelketa abenduaren 4an hasiko da, ostiralez eta egutegi hau izango du hurrenez hurren:

Final Zortzirenak: abenduak 4 18:30ean eta abenduak 6 11:00etan

Final laurdenak: abenduak 11 18:30ean

, abenduak 13 16:30ean, abenduak 18 18:30 eta abenduak 20 10:30ean.

Final erdiak: abenduak 27 eta 28 biak goizeko 10:ean eta Finala urtarrilak 2an arratsaldeko 16:30ean.

Sarrera beti doan izango da eta txapelketari aurre egin ahal izateko saski batzuen zozketak egingo dira.

Izen handiak ikusi ahalko dira aurtengoan ere Bear Zana pilotalekuan eta ziurrenik asko, berandu baino lehenago profesionaletara saltoa emango dute: Ander Imaz, Laso, Arteaga, Erasun, Labaka, Urbieta, Zubizarreta, Aizpuru, Urretabizkaia, .Aranguren, Santxo, Gorrotxategi……esaterako.

Kuriositate moduan, aipatu beharrekoa da nagusi mailan Euskal Herri osoko aurrelari onenen artean aurkitzen diren Santxo eta Arrietak batera jokatuko dutela. Biak aurrelariak, ezustea eman nahiko dute eta betiko bikoteei irabazi.

URTARRILEAN, PEBETEKO FINALISTEN ERREBANTXA PEDRO MARI UGALDE ZENAREN OMENALDIAN

Pedro Mari Ugalde, Behar Zanako pilotaria zendu zela 20 urte beteko dira datorren urtarrilaren 21ean. Ugalde, Irurako trinketean Gipuzkoako Txapelketako partida bat jokatzen ari zela hil zen 47 urte zituela, bihotzeko batek emanda. Ugalde, Behar Zana elkarteko Ohorezko bazkide izendatu zuten bere egunean eta 20. urteurren honetan, berriro ere omenaldi xume bat egingo zaio.

Omenaldi hau urtarrilaren 23an larunbatez izango da eta pilota jaialdi eder bat antolatuko da bere omenez. Jaialdi honetan, Antton Pebet memorialeko finalisten errebantxa jokatuko da eta ondoren gauen Bertso Afari bikaina izango da Bear Zana elkartean bertan.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE