Abel Barriolak eta Patxi Ruizek oso pilota ezberdinak aukeratu dituzte etziko partidarako
Lau t’erdia aurrelarien lurraldea da. Distantzia laburrean pilotari trebe eta bizkorrak, luze eta sendoak baino erosoago moldatzen dira. Lau t’erdiko txapeldunei begiratuta, berehala antzematen da atzelariek zailtasun gehiago izaten dituztela. Jokaturiko hamazazpi txapelketetatik hiru baino ez dituzte atzelariek irabazi: Galarza III.ak 1993an, Arretxek 1996an eta Barriolak 2001ean